OÑATI

Debagoiena eskualdean, Gipuzkoaren hego- mendebaldeko herri bat da, 11.500 biztanle inguru ditu Gipuzkoako lurralde handienean zehar banatuta, 108km karratu hain zuzen.

Afaltzeko:

Parrandarako tabernak:

Piskolabisak:

JAI BEREZIAK:

Maiatzaz geroztik auzo eta kaleetako festak ospatzen ibili ostean, ate joka dira dagoeneko Oñatiko jai nagusiak, San Migel eta Errosario jaiak. Eta horren adierazgarri da dagoeneko ari direla etxeetan banatzen jaietako egitaraua, aurten Xanti Ugartek diseinatutako azala daramana.

Udal ordezkarien esanetan, askotariko ekintzekin adin guztietako herritarrendako egitaraua prestatu dute, ahal izan den heinean, parekidea, eta herritarren iradokizunak eta proposamenak aintzat hartuaz.

Olaldek zehaztu du baita ere txosnagunearekin koordinatuta prestatu dutela egitaraua. 

Jaiak ofizialki irailaren 28an hasiko diren arren, asteburu honetan bertan egongo da jaietako ekitaldirik, besteak beste haurren danborrada zapatuan, eta igandean, atsolorra eta erraldoien konpartsak besteak beste.