ZARAUTZ

Zarautz, 23.000 biztanle dituen herri zoragarria da. Udaran, aldiz, honen populazioa hirukoiztu egiten da, 60.000 pertsonako kopurura iritsi arte. Honen arrazoi nagusienetako bat, herriaren hondartza miresgarria da, 2.8km dituena. Donostia hiriburutik 20km-etara mendebaldera dago. Bestalde, Zarautz ezaguna izatearen beste arrazoi bat, Karlos Argiñanoren jaioterria dela izango litzateke, euskal sukaldari famatua. Parrandarako gunea, malekoiaren ezkerraldean kokatuta dago, Munoan hain zuzen ere.

Afaltzeko lekuak:

Parrandarako tabernak:

Piskolabisak:

JAI BEREZIAK:

  • San Pelaioak: Ekainaren 25etik 27ainoko Zarautzeko festea garrantzitsuenak dira.

Ekainaren 25ean, jaiei hasiera ematen dien txupinazoarekin Zarautz bere festa herrikoienetan murgiltzen da. San Pelaio bezpera honetan haur danborrada arratsaldean eta helduen danborrada gauean eta 26an (San Pelaio eguna), erraldoi eta buruhandiekin, kaleetan blusa koadrilekin eta festa giro ederrarekin ospatzen da.

Ekainaren 26an erromeria egiten da Iñurritza zelaian, eta bertan, zarauztar ugari biltzen da. 27an egunean, berriz, mutil ezkongabeak Oilasko Biltzea izenaz ezagutzen den tradizioan inguruko baserrietara joaten dira txistulari eta soinujoleekin batera, eta biharamuneko bazkarirako dirua biltzen dute.

  • Euskal jaiak:

Irailaren 9an, Arantzazuko Amaren jaiegunean, Euskal Jaia ospatzen da, astebetez (1etik 9ra) luzatzen den herri folklorearen erakustaldi paregabea. 1924an sortu zen, turisten herriko egonaldia luzatzeko asmoz, eta herrian erabat errotuta dago. Bertan, euskal jaien tradizioen zati handi bat biltzen da.

Egun hauetan kaleak dantzari taldez betetzen dira (euskal dantzariz), txistu eta bestelako musika tresna autoktonoek lagunduta.

  • Kuadrilla eguna:

Kuadrilla eguna, goizean hasi eta egun guztian luzatuko den urteroko jaia. Eta egitaraua zabalduz, goizeko 10:00tan goiti-beherak izango dira Vista Alegre auzoan 16 urtetik gorakoentzat; ondoren, 11:30-13:30etara, haurren gunea (4-8 urte) jarriko da Salbiden, Ludotxo Ludotekan, eta era berean, puzgarriak egun osoan Frontoi Txikian.

Eguerdiko 12:00etan hasita, herri kirolak antolatu dira musika Plazan 18 urtetik gorakoentzat; ordu berean, txosnaren irekiera eta pasta eta tortilla lehiaketa izango dira Musika Plazan; gero, ordubietan hasita, herri bazkaria Musika Plazan eta bazkal ostean mus txapelketa.

Gainera, arratsaldeko 16:30tan, Arrosaledan haurren gunea jarriko dute 9-11 urte bitarteko haurrentzat; 17:00tan, ipuin kontalaria Ludotxo Ludotekan (4-8 urte). Era berean, Lege Zaharren enparan- tzan nerabeen gunea kokatuko da. Arratsaldeko 17:00-19:00etara ginkana Haize-orratzekin; 19:00-20:30etara, DJ nerabeen saioa iragartzen da udaletxeko plazan; 18:00etan abiatuta, kalejira Joselontxos txarangarekin Musika Plazatik abiatuta; 20:30tan, DJ gazteen saioa udaletxeko plazan, eta gauean, erromeria plazan Trakets taldearekin eta gaugiro musikatua txosnan.