ZUMAIA

Rodrigo Gómez Sanz

Zumaia Euskal kostako herri ospetsuenetatikoa da bere flysh-engatik. 10.000 biztanle inguru eta 11 km karratu ditu. San Telmo ermitan grabatutako ” 8 apellidos vascos” eta ” Game of Thrones” telesailengatik ere, ospe handia irabazi du.

Afaltzeko lekuak:

Parrandarako tabernak:

Piskolabisak:

24h makinak.

JAI BEREZIAK:

  • San Telmoak:

San Telmoak, marinelen jantzi urdinez jantzita eta kresal usainaz blaiturik, jai egun famatuenak ditugu. Egutegian saltoka doala argitu behar dizuegu, eta Pazko igandetik zortzi egu netara (beti astelehenean) ospatzen dela. Ahal baduzue, ez galdu herriko bandak San Telmo Martxa jotzen duen bitartean San Telmoko ermitaraino egiten den prozesioa.

  • San Pedroak:

Uda hasierako jai hauek beti izan duten handitasunari eutsi diote, eta ekainaren 29an dute beren egun handia. Honako hauek dira jai hauetako ekitaldi nagusiak: erraldoi eta buruhandiak, dultzaineroak, Itzurun hondartzako zezenak, dantzari eguna, txistularien alardea eta su artifizialak.

  • Aizkolariak Artadin:

Artadin, San Migel eguna ospatzen da irailaren 29an. Bertako sokamuturra, bertso saioak, herri kirolak eta oro har sortzen den giro goxoa ahaztezinak izango zaizkizu.